Irun

HIRIAK TAO SISTEMA BERRESKURATUKO DU MAIATZAREN 25EAN

Irungo Udaleko Mugikortasun arloak jakinarazi duenez, datorren astelehenean, maiatzaren 25ean, TAO berreskuratuko du hiriak. Hiriko merkataritza-guneetako ibilgailuen txandakatzea hobetzeko helburuarekin itzuli da sistema, denda eta ostalaritza-establezimenduetako jarduerari pixkanaka berrekin ondoren.

ONLINE TREBAKUNTZAKO IKASTARO BERRIA MERKATARIENTZAT

Maiatzaren 21ean, ostegunean, 14:00etatik 15:30era honako saioa izango da, “eta orain zer?” Merkataritza erresilentea”. Nerea Urkola adituak online emango duen hitzaldia izango da; izen-ematea irekia www.irun.org/irun-aurrera webgunean

ESKU INKLUSIBOAK OIASSOKO PORTUAN

Oiasso Museotik Museoen Nazioarteko Eguna ospatu nahi dugu aurten ere. Horregatik, belaunaldi arteko tailer bat dakarkizuegu, familia osorako egokia, zuen irudimena eta dohain artistikoak frogatuko dituena.

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak XX.ediziorako filmak aurkezteko epea luzatu du

Covid-19 pandemiaren ondoriozko osasun krisialdiari aurre egiteko deklaratutako alarma egoera dela-eta, Oiasso Erromatar Museoak jakinarazi du luzatu egin dela Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XX. ediziorako filmak aurkezteko epea. Berez, gaur bukatzen zen, hilak 15, baina, egungo zirkunstantziak kontuan izanik, luzatu egin da, ezer berririk jakinarazi bitartean. Oinarriek diotenez, aurten, azaroaren 16tik 21era bitartean izatekoa da zinemaldia.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika