Berriak

LARRIALDI EGOERA BUKATU ARTE EZ DA AZOKARIK EGINGO

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik gomendatzen da kanpo-espaziotan egiten diren merkatuak bertan behera uztea. Alde batetik bide publikoetan jende pilaketak ekidin ahal izateko, eta bestetik, espazio horiek garbitu eta desinfektatzeko guneak libre geratu behar direlako.

IRUNGO UDALAK BAT EGITEN DU "PLANETAREN ORDUA" EKIMENAREKIN

Irungo Udalak, Garapen Iraunkorreko arloaren bidez, iragarri du aurten ere Irungo Udala bat egingo duela "Planetaren ordua" ekimenarekin. Deialdia datorren larunbaterako egin da (martxoak 28), gaueko 20:30etik 21:30era, eraikin publikoetako eta partikularretako argiak itzaltzeko, Klimaren Aldaketaren aurkako borroka posiblea dela ikustarazteko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika