“ZURE ABENTURAREN BILA" PROGRAMAREN BESTE PROIEKZIO BAT DA

Api, 2018 Irun, Zure abenturaren bila, Amaia K.Z,

Ostegunean, apirilaren 12an, 19:30ean, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko Hitzaldi Aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik). Oraingo honetan, "Oman" ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Ernes Olasagastik egingo du gaztelaniazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.

SINOPSIA

Oman arabiar penintsularen hego ekialdean dago, eta modernotasuna eta tradizioa nahasten dituen herrialde bat da. Halere, ez da erori persiar golkoko bere auzokoen gehiegikeria eta eszentrikotasunetan, eta ez dio uko egiten ez aurrerapenari ez modernizatzeari.

Bertako biztanleak batu egiten dituzte sultangoa Indikoko itsas merkataritzaren zati handi batean nagusi zeneko iragan distiratsu baten harrotasuna eta azken 30 urteetako aurrerapenak. Era berean, ukitu gabe zaintzen du naturaren edertasuna kilometro askoko kostalde garbian, Musadango penintsulako fiordoetan, hondarrezko basamortu handian edo Hajjar mendien mendikate bikainean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika