“ZURE ABENTURAREN BILA" PROGRAMAREN BESTE PROIEKZIO BAT DA: ZETAREN BIDEA BIZIKLETAZ

Mar, 2018 Irun, Zure abenturaren bila, Amaia K.Z,

Ostegunean, martxoaren 22an, 19:30ean, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko Hitzaldi Aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik). Oraingo honetan, "Pamir mendilerroan" ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Pérez Nanclares egingo dute euskarazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.

SINOPSIA

"Tajikistan eta Kirgizistan, herrialde hauetan barna zihoan garai batean Asia eta Europa arteko merkataritza-bide sare ezaguna: Zetaren Bidea. Pamir lurralde horretara, jo genuen uztailaren erdialdean: Ainhoa, Irati, Joseba eta Koldo, lau lagun, lau bizikleta".


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika