Apirilaren 13an 20:00etan Irungo Amaia Kultur Zentroan " Zoaz pake santuan" antzezpena izango da. Sarrerak 14,60 eurotan daude www.amaiakz.sacatuentrada.es web orrian.
SINOPSIA:
Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio… Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta.