Zirkua protagonista biharko Girabira saioan

Abu, 2020

Zirkuak beteko du bihar Alai Txoko parkea, 19:30etik aurrera. Girabira programaren barruan antolatutako hitzordua da biharkoa, eta ate irekiera 19:00etan izango dela jakinarazi du udalak. Horrez gain, uztailean Gain Gainean parkean egin bezala, gehienezko pertsona edukiera mugatzeko neurriak hartuko dira.

Hori horrela, Ibon del Olmo izango da ikuskizunean parte hartzen duen lehen artista. Zirkuaren sektorean leku esanguratsua betetzen du gazteak, gertuko magian espezializatua dago eta ikusleak harri eta zur uztea lortzen du. Ilusioa eta alaitasuna dira bere joko guztietan osagarri perfektuak.

Arratsaldeko bigarren ikuskizuna Chosko zirku konpainiaren eskutik iritsiko da. Akrobaziak, malabarismoa, magia… taularatuko dituzte Ariñe Azkuek eta Oscar Paeze artistek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika