ZINEGOAK LGTBI ZINE JAIALDIA HONDARRIBIAN IZANGO DA MARTXOAREN 15EAN

Mar, 2018 Hondarribia, zinea, LGTBI

Bilboko LGTBI zine jaialdiaren 2018ko edizioa otsailaren 19aren eta martxoaren 4aren artean egin zen. Amaitu dira proiekzio ofizialak Bizkaian eta orain hasiko da Zinegoak Hedapena. Oraingo honetan Hondarribia izango da jaialdia hartuko duena martxoaren 15ean, 20:00etan hasita, Kultur Etxean (Denda Kalea 18).

Sarrerak doakoak dira eta gaztelaniaz zein euskaraz emango dira proiekzioak. Ez galdu jaialdian ikusteko aukera izango duguna.

Zinegoak 2018: Programazioa

The migrant mixtape

ZUZ/DIR: Eli Jean Tahchi

Kanada/2017|22‘|doc|JB arabieraz, ingelesez eta frantsesez, azpitituluak gaztelaniaz

LGBT+ pertsona arabiarrak Montrealgo HELEM organizaziora “Cassette migrante” delakoa bidaltzen dute, hau da, grabatutako hainbat karta. Kanadan asiloa eskatzeko laguntza lortzea espero dute eta, horrela, beren jatorrizko herrietan duten pertsekuziotik eta indarkeria homofobotik ihes egiteko. Horietako batek, Adib Mardinik, kontatzen digu Kanadan errefuxiatu bezala onartzea lortu ondoren bere bizitza aldatu zuen prozesua nolakoa izan zen.

Tailor

ZUZ/DIR: Calí Dos Anjos

Brasil|2017|10’|ani/JB Brasilgo portugesa; azpitituluak euskaraz.

Tailor trans marrazkilaria da, eta bere web orrian trans diren beste pertsona batzuen esperientziak eta gaurko gizartean dituzten erronkak partekatzen ditu. Transgeneroari buruzko pelikula, trans jendeak egina.

Marguerite

ZUZ/DIR: Marianne Farley

Kanada|2017|19’|fikz.|JB frantsesez; azpitituluak euskaraz

Adineko emakume baten eta bere erizainaren artean sortzen den adikidetasunak eramango du lehenengoa inoiz aitortu gabeko desioak azaleratzera, eta lagunduko dio bere iraganarekin bakeak egiten.

Litlle Potato

ZUZ/DIR: Wes Hurley, Nathan M. Miller

AEB |2016|13’|dok|JB ingelesez, azpitituluak euskaraz

Perestroikako urte nahasietan SESBean bizirauteko borrokan, Elenak eta homosexuala den bere seme gazteak pirateatutako film estatubatuarretan aurkitzen dute ihesbidea. Baina laster, filmak ez dira nahiko izango eta Elenak "enkarguzko emaztea" izatea erabakiko du, Amerika gertutik ezagutu ahal izateko. Istorio autobiografikoa da hau, inspiratzailea eta aproposa; amets amerikarraren bila dabiltzan bi immigranterena.

Tarde para recreo

ZUZ/DIR: Pablo Malo

Euskadi|2017|20’|fikz|JB gaztelaniaz

Futbolean entrenatzen ari direla, gola sartu eta sutsuki ospatuko dute bi lagunek. Horren ondorioz, haietako batek ezusteko erreakzioa izango du.

Ornitorrinco

ZUZ/DIR: Sara Bamaba, Iván Martín Ruedas

Espainia|2017|3’30’’|fikz|JB gaztelaniaz

Bi emakumek amaiera jarri diote euren maitasun harremanari, baina familia bazkari batean, bikote izaten jarraitzen dutelako itxurak egingo dituzte.Bietako batek ezin badio gezurrari eutsi, hitz gako bat esan beharko du: Ornitorrinko.

Kartela

Ane Pikaza euskal artistaren ilustrazio bat da, maitasun lesbikoa eta estereotipatuak ez diren gorputzak azaltzen dituena. Horixe da 15.edizio honen irudia.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika