ZER IKUSKIZUN IKUSI DITZAKEZUN 2018KO SAN MARTZIAL JAIETAN

Eka, 2018 Irun, Ikuskizunak , antzerkia,

2018ko jaietako programa eskuan dugula, agendan hurrengo egunetarako aurreikusita dauden haurrentzako jarduera eta ikuskizun dibertigarrienak nabarmendu ditugu. Informazio guztia duzue ondoren.

LARUNBATA, EKAINAK 23

Ekainaren 23an, larunbatean, Betti Gotti Elkarteak Ficoban antolatu duen Herri Bazkariaz gainera, bikotekako Puzzle Lehiaketa gozatu ahal izango dugu Erromes plazan, 16:30etik aurrera. Arratsaldez, 19:30etik aurrera, Erraldoien eta Buruhandien kalejira izango da, Albeto Anguera plazatik irten eta San Juan plazaraino. Egun horretan, jaien agurra nabarmentzen da agendan. Asun Casasolak egingo du udaletxeko balkoitik, 21:30ean. Aurretik, 20:45ean, Aurreskua dantzatuko dute San Juan plazan, eta 21:45ean, San Juan sua piztuko dute.

IGANDEA, EKAINAK 24

24an, igandean, 12:30ean, Gaztegune gunea inauguratuko da. Santiagoko pilotalekuan dago, eta bertan, hiru egunetan, jarduera asko izango da gazteentzat: DJak, parkour-tailerrak,graffitiak… Gazteguneko programazio osoa ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen. Bestalde, igandean, Haur Danborrada egingo da, urtero bezala Santiago Deabruak elkarteak antolatuta. 19:00etan irtengo da danborrada, Lepanto kaletik, eta ibilbide hau egingo du: Oiartzun et Hondarribia kaleak, Colon ibilbidea, Txanaleta plaza (geldialdia), Colon ibilbidea, San Juan plaza, Eskoleta kalea, Salis hiribidea eta Erromes plaza.

ASTELEHENA, EKAINAK 25

Astelehenean, etxeko txikienen gozamenerako, haur-atrakzioak Landetxan eta Behobian. Puzgarrien ordutegia: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Arratsaldez, 18:00etan, Urdanibia plazan, “Txirinbolo” haur-antzezlana, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen eskutik. Berriz ere, musika izango da protagonista Gaztegunen: 18:30ean, karaokea, Twin Melody + M&G taldeak aurkeztuta. 20:30ean, Bagoaz programako parte-hartzaileak, eta 22:30ean, Ivan García DJak girotuko du jendea.

19:30ean irtengo dira Erraldoiak eta Buruhandiak Junkal plazatxoko albotik, eta Eskoleta eta Santiago kaleetan ibiliko dira. 20:00etan, beste clown ikuskizun bat, San Juan plazan. Oraingoan, "Musicóloco" ikuskizuna aurkeztuko du FUMAN artistak.

ASTEARTEA, EKAINAK 26

Asteartean, 26an, Belaskoenean eta Eguzkitza ikastetxeko jolastokian egongo dira haur-atrakzioak. Bien ordutegia: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. 18:00etan, SAN MARTZIAL GUNEAren unea izango da; talentu irundarra, eszenatoki gainean, Genaro Etxeandia plazaxoan (CBAko sarreraren ondoan). 20:00etan, San Juan plazan, NIÑO COSTRINI artistaren ikuskizuna gozatu ahal izango dugu, “The Crazy Mozarts" ikuskizunarekin. 21:30ean, KEMEN DANTZA TALDEA irundarrak emanaldia eskainiko du Urdanibia plazan.

Gaztegunen, jardueraz beteriko beste egun bat: 17:00etan, GRAFITI LEHIAKETA, Manu Navarro eta Malen Arozenarekin; 17:30ean, BATUKADA SKOLA MUSIK; 18:30ean, Cosplay lehiaketa oso dibertigarrian parte hartu ahal izango duzu, SHOW DJ K-POP HYUN gozatzen duzun bitartean. 20:00etan, berriz ere, MARKELIN DJ; 22:30an, Diskofesta, OHIAN VEGA SHOW DJarekin.

ASTEAZKENA, EKAINAK 27

Asteazkenean, ekainaren 27an, Anaka auzoan izango dira haur-atrakzioak, aurreko egunetako ordutegi berean: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:30etara 18:00etan, Urdanibia plazan, “Sardina Freskue" ikuskizuna eskainiko du EIDABE taldeak euskaraz. 20:00etan, San Juan plazan, “Vaya Circo” zirku-ikuskizuna eskainiko du KANBAHIOTA konpainiak.

OSTEGUNA, EKAINAK 28

Ostegunean, ekainaren 28an, Anzaran plazan izango dira haur-atrakzioak, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Atrakzio horik 2 urtetik 14 urtera bitarteko umeentzako dira. Arratsaldez, 18:30etik aurrera, Erraldoien eta Buruhandien kalejira ikusi ahal izango dugu, Albeto Anguera plazatik irten eta ibilbide hau eginez: Alberto Anguera plaza, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki, Colon ibilbidea eta Foruen karrika. Gauean, hain irrikitutako kantineren aurkezpenaz gainera, su artifizialak gozatuko ditugu 00:15ean, Astondoa Pirotekniaren eskutik, Donostia kaletik (San Migel auzoa). Musikaren atalean, kontzertuak: 23:00etan, LAMBROA taldea Urdanibia plazan; 23:30ean, ORKESTA JAMAICA SHOW taldearen emanaldia San Juan plazan; 00:00an, CHARLOT DIXIE JAZZ BAND taldearen emanaldia San Juan gunean; 00:30ean, MALDITA NEREA taldearen kontzertua 02:30 arte, Urdanibia plazan, eta 01:00etik aurreran, ROCKALEAN taldeak joko du San Juan gunean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika