ZABALIK DAGO ELKARTEEK JAIETARAKO JARDUERAK PROPOSATZEKO EPEA

Api, 2018 Hondarribia, fiestas, actividades

Hondarribiko Kultur Departamentua 2018 urterako Jai egitaraua egiten ari da. Hartarako, urtero bezala, jarduera proposamenak jasotzeko epea ireki da Hondarribiko Elkarteei begira; elkarte horiek kultur nahiz kirol alorrekoak izan daitezke, eta proposamenak aurkezteko epea ekainaren 22a bitartekoa da.

“Udalak urteak daramazki antzeko prozesu honetan” dio Kalixa Silanesek, Kultura zinegotziak. “Honela elkarteek herriko Jaien antolaketan parte hartzea bideratzen da eta. Hondarribiko elkarteei esker, Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko jaiak urtero oso parte-hartzaile eta jendetsuak izatea lortzen dugu”.

Elkarteek haien proposamenak BAZen aurkeztu behar dituzte ekainaren 23a baino lehen, eta eskabide orriarekin batera jardueraren behar tekniko eta ekonomikoak erantsi behar dituzte, baita erantzukizun zibileko aseguruaren polizaren sinatu beharra ere.

“Ondoren proposamen guztiak aztertuko ditugu bai antolakuntza alorrari eta bai alor ekonomikoari begira, eta elkarteekin bilera egingo da” amaitu du Silanesek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika