ZABALIK DA JAI NAGUSIETAKO GRAFITI LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA

Ira, 2018 Hondarribia, Grafiti Lehiaketa

Urtero legez, Grafiti Lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak Jai Nagusietarako. “Hondarribia eta bere jaiak” izango da aurtengo margolanen gaia. Bi maila izango ditu lehiak: 14 urtetik gorakoena, eta 11 eta 13 urte bitartekoena.

Bi lehiaketak irailaren 6an izango dira, Kasino Zaharreko lorategian, arratsaldeko 5,30etan. Izen-emateak Gazte Informazio Bulegoan egin behar dira, irailaren 3 eta 4ean goizeko 10etatik 13etara.

Lehiaketak amaituta, jarraian Kasino Zaharrean Iban Garciaren ‘Show despertavlogs’ musika jaialdia egongo da, gazteei zuzenduta.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika