Ira, 2020
Laister da gure artean Euskaraldia 2020. Atzotik irekita dago herritarrentzat ‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ moduetan izena emateko epea, eta igandean itxiko da ordea entitateentzat ‘Arigune’ bezala izena ematekoa.
Horren berri eman dute gaur goizean prentsaurrekoan Maria Serrano Euskara zinegotziak eta Aritz Enparan Euskaraldiaren Herri Batzordeko dinamizatzaileak.
“Aurreko Euskaraldian bezala, Euskal Herri osoan egingo da ariketa eta euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorako herritar guztiek hartu ahal izango dute parte” esan du Serrano zinegotziak.
Informazio gehiago http://www.hondarribia.eus/es/euskaraldia2020