ZABALIK DA ‘BIDASOAKO DEPORTATUAK’ ERAKUSKETA ARMA PLAZAN

Aza, 2020

Gaurtik hasi eta datorren hilaren 22 arte Bidasoako 90 deportatuak xede dituen erakusketa zabalik dago Arma Plaza kultura eta turismo informazio puntuan.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, antolatu duen erakusketa da, eta ordutegia, goizeko 10:00etatik 18:00etara astelehenetik larunbatera, eta 10:00etatik 14:00tara igandeetan izango da.

Josu Chuecaren hitzaldia ostiralean

Bidasoako Deportatuak erakusketa Ibiltariaren baitan, Josu Chueca historialariak gaiari loturiko hitzaldia eskainiko du azaroak 13an. Jardunaldia Hondarribiko Kultur Etxean burutuko da, arratsaldeko 19:00etan.

Chueca “Gurs - el campo vasco” liburuaren idazlea da. Bertan, Oloron alboan kokaturiko kontzentrazio esparruaren zioak aipatzen dira. Hasieran, 2.745 euskaldunek bete zuten esparrua, Nazien deportazio sistemaren esparru bilakatu zen, 1942an, Vichy-ko erregimena ezarri zenean. Iaz, Etxahun Galparsororekin, “Euskaldunen Deportazioa Hirugarren Reicheko esparruetara” ikerlana erredaktatu zuen, Gogora institutuarentzat. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika