XXVI. AMA GUADALUPEKOA JUDO NAZIOARTEKO TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN

Urt, 2018 Hondarribia, kirola, judo, txapelketa, jostaldi

Jostaldi pilotalekuan asteburu honetan Espainiako XXVI. Ama Guadalupekoa Judo Nazioarteko Txapelketa izango da, kadete kategorian. Euskadiko 400 kirolarik hartuko dute parte mende laurden bete dituen konpetizio honetan.

Parte-hartzaileak 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako gizonezko eta emakumezko kadeteak izango dira. Txapelketa larunbatean 9:00etan hasiko da, Jostaldi pilotalekuan dauden lau tatamietan. Aurreikusita dago 18:00etan amaitzea.

Kalixa Silanes Kirol zinegotziak eskertu egin dio "Ama Guadalupekoa Judo Elkarteari ekintza antolatzeko egiten duen lan ona. Honelako txapelketa bat antolatzea lan handia da, eta jakin egin behar da baloratzen. Era berean nabarmendu nahiko nuke elkartean egunero gazte hondarribiarrei baloreak transmititzeko egiten den lana. Halaber, eskertu nahi nioke Gipuzkoako eta Euskal Federazioari eskainitako laguntza, izan ere guztion artean oso txapelketa ikusgarria antolatuko dugu. Hiritar guztiak ikustera gonbidatzen ditut”.

Ostiral arratsaldetik Jostaldi pilotalekuan muntaketa lanak egingo dira eta kirolariak akreditatu eta pisatuko dira. Igande goizean stage eta topaketa bat egingo da, Gipuzkoako kirolari benjamin eta alebinekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika