XVIII BIDASOA FOLK ABUZTUAN

Uzt, 2018 Bidasoa Folk, kontzertuak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XVIII edizioa antolatu dute. Abuztuaren 17, 18 eta 19an Irun, Hondarribia eta Hendaian Folk musikan eta musika garaikidearen munduan erreferenteak diren 3 taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Talde kanariar, marokoar eta irlandarrak izango dira aurtengo edizioan.

Irungo udaleko ordezkariak, Miguel Angel Paezek, azpimarratu du, “aurtengo edizioarekin hemezortzi urte daramatzagu balio kultural handia duen eta bestelako jaialdietan agertu ohi ez den musika estilo baten aldeko apustua egiten. Gainera, ez dugu ahaztu behar jaialdi honek duen mugaz gaindiko izaera”.

Bestetik, Hondarribiko udaleko ordezkariak, Arantxa Berrotaranek, gogoratu du, “hiru egunetan zehar Txingudi badia maila altuko erakusleiho musikal eta kultural baten bihurtzen da. Folk musika estiloaren barnean erreferente garrantzitsuak dira jaialdia parte hartuko duten taldeak eta, gainera, lan handia egiten dute soinu tradizionalak eta garaikideak uztartzen”.

Christelle Cazallis, Hendaiako udaleko ordezkariak, gaineratu du, “kalitateko kontzertuak eskaintzen dizkiegu hiru hirietako biztanleei zein data horietan hurbiltzen diren bisitariei. Azpimarratu nahiko nuke, ordutegiarengatik zein musika estiloarengatik, adin guztietarako egokiak diren kontzertuak direla eta, aurreko edizioetan, bezala, %100 dohainik izango direla”.

Abuztuak 17 – “Los Sabadeños” Hondarribian

Jaialdia Hondarribiko Arma Plazan abiatuko da abuztuaren 17an gaueko 21:30etan “Los Sabadeños” taldearen kontzertuarekin. Kanariar Isletako musika tradizionalaren erreferentea, duela 50 urte baino gehiago, 1966 urtean, bere ibilbidea abiatu zuen talde da.

Guztira 31 abeslari eta musikarik osaturiko taldea da, gitarrak, lauteak, mandolinak, bandurriak eta bestelako perkusio musika-tresnak jotzen dituztenak. Haien errepertorio musikalean folklore kanariarreko abestiak, egokitutako abestiak eta abesti propioak biltzen dituzte. Gainera, Afrikako doinuak eta bolero latinoamerikarrak gehitu behar zaizkie aurretik aipatutakoei.

Abuztuak 18 – Sharon Shannon Irunen

Bigarren kontzertua Irungo Urdanibia plazan izango da gaueko 21:00etan, Sharon Shannon abeslari irlandarraren emanaldiarekin. Bere musikan abeslariaren irlandar jatorria antzeman daiteke, akordeoi, biolina eta flauta instrumentuen inguruan dauzkan ezagutzez gainera. Hortaz gain, musika estilo desberdinekin uztartzen ditu, hala nola, musika klasikoa, bretoia, reggaea edo hip hop bezalako estiloekin.

Eszenatokian Jim Murray (gitarrista eta korista), Sean Regan (biolinista, perskusionista eta beatbox-a) eta Jack Maher (gitarra elektrikoak eta abeslaria) artistek laguntzen dute Sharon.

Abuztuaren 19an – Dyaa Zinber & Patrimoine de la Musique Andalousse Marocaine taldea Hendaian

Azkeneko kontzertua abuztuaren 19an egingo da Sokoburun, Hendaian, gaueko 20:30etan. Bertan, musika arabiar-andaluza protagonista izango da Dyaa Zniber & Group Patrimoine de la Musique Andalouse Marocaine. Talde honek, beste gauza batzuen artean, penintsularen okupazio musulmanaren garaian garatu zen musika estiloa berreskuratu du.

Dyaa Zinber abeslariaren aitona oso erlijiosoa zen eta musika arabiar-andaluzarekin lotu zuen txiki txikitatik. Beranduago, Musika Kontserbatorio Nazionalean (Rabat), Sufi musika estiloaz zipriztindu zen eta esperientzia hartatik bere lehenengo taldea sortu zuen, ahots femeninoek osaturiko Sufi musika talde bat. Gaur egun Frantzian bizi da, non abesti sufi arabiar-andaluzaren enbaxadore zabalkunde lanekin jarraitzen duen. Tarik El Hassouni (lauda), Mhamed Kahkahni (perkusionista), Mohammed El Hassouni (biolinista) eta Abdelali Roudani (biolontxelista) dira taldeko kideak

XVIII edizio

Bidasoa Folk jaialdiaren aurreko edizioetan Paco Ibañez, Kepa Junquera, Carlos Nuñez, Altan, Ruper Ordorika, Manuel Luna, Mikel Urdangarin, Mª Mar Bonet, Macka B & The Roots Ragga Band, Mayra Andrade, Joao Alfonso, Katia Guerreiro, Quimi Portet edo Kalakan bezalako artista ezagunek parte hartu dute.

Jaialdiaren urte guzti hauetan gure badiaren mugaz kulturarteko nabarmendu nahi izan da, mundu osoko musiken bitartez.

Bidasoa Folk udalen arteko mugaz gaindiko kolaborazioari esker garatzen den jaialdia da. Udalek esfortzuak bateratzeari esker nazioarteko mailako kalitateko taldeak ekarri, hiritarrei donahineko kontzertuak eskaini eta bisitariak erakartzeko agenda interesgarri bat eratzea ahalbidetzen du.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika