XIX. ETA XX. MENDEKO HONDARRIBIKO 1500 POSTAL ZAHAR IKUSTEKO AUKERA UDAL WEB ORRIAN

Api, 2020

Hondarribiko Udal Artxibategiak Hondarribiko postal zaharrak ikusteko aukera eskaintzen du udal web gunetik.

“Konfinamendu egoeran herritarrek, eta interesa duen edonork, baliatu dezaken aukera da” esan du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak. “1500 irudi baina gehiago dira, Hondarribiak XIX. mendetik XX. mendearen lehen erdira (1936 arte) izan zuen bilakaera ezagutzeko ezinbesteko materiala”.

‘Herritarrak gonbidatu nahiko nituzke daukagun altxor hau ezagutzera, http://www.hondarribia.eus/eu/antzinako-postalak gunean’ amaitu du Silanesek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika