XIII. HONDARRIBIA DANTZAN EKITALDI UGARIREKIN DATOR

Mai, 2018 Hondarribia Dantzan, Kemen, Hondarribia

Aste osoan zehar eta hamahirugarren urtez jarraian, Hondarribia Dantzan ospatuko da. Euskal dantzen inguruko jarduera ugari egongo dira, dantza ikuskizunak, erromeria, kalejira, dantza jantzien erakusketa…. Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatzen du Kemen Dantza Taldearen laguntzarekin.

- Maiatzaren 23tik 27ra de mayo Kultur Etxean  dantzen erakusketa egongo da.

-Maiatzaren 25an, asteazkena, Juan Antonio Urbeltzek hitzaldia emango du. Arratsaldeko  19:00etan izango da Kultur Etxean.

- Maiatzaren 27 an, ostirala, Kemen-eko musikarien doinuekin, plazako dantzekin girotuko da Santa Maria Madalena plaza arratsaldeko 20:00etatik. Ikastaroan parte hartu dutenek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea izango dute, baita gerturatu nahi duen orok ere.

- 28an larunbatean, 10:30etatik Hondarribiko kaleetan zehar kalejiran ariko dira aurten etorriko dira taldeak, Biasteriko dantza taldea, Paloteado de Cortes, Iurretako Mikel Deuna dantza taldea, Baigorriko Arrola dantza taldea eta Legazpiko Sustraiak dantza taldea.12:30ean Santa Maria Madalenako plazan dantza saioa egingo dute. Arratsaldez, 17:30ean kalejira egingo dute herrian zehar. 28an, 20:00etan erromeria izango dugu.

- Maiatzaren 29an, igandea, Adaxkak (Kemen -eko haurren dantza taldea) 12:00etan Arma Plazan dantza agerketa burutuko du. Aurretik 12:30etatik Santa Maria Madalena plazatik aterako dira.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika