XIII. HONDARRIBIA DANTZAN EKITALDI UGARIREKIN DATOR

Mai, 2019 Hondarribia, dantza

Hamairugarren urtez jarraian, Hondarribia Dantzan ospatuko da. Euskal dantzen inguruko jarduera ugari egongo dira, dantza ikuskizunak, erromeria, kalejira, ‘Dantza’ pelikularen emankizuna eta mahaingurua adibidez. Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatzen du KEMEN Dantza Taldearen laguntzarekin.

Iaz bezala, plazako dantzen ikastaro irekia egingo da hiru egunez 19:00etatik 20:00etara Kultur Etxean.

Osteguna 23an, 19:00etan Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz egongo dira Itsas Etxea Auditoriumean, ‘Dantza’ pelkularen proiekzio eta mahainguruan.

Ostirala 24an 20:00etan erromeria izango dugu. KEMEN-eko musikarien doinuekin, plazako dantzekin girotuko da Santa Maria Madalena plazan.

Larunbata 25ean, 11:00etatik Hondarribiko kaleetan zehar kalejiran ariko dira aurten etorriko dira taldeak, Markina Xemeingo ‘Zerutxu Dantza Taldea’ eta Barkox-eko Dantza Taldea.

Igandea 26an Adaxkak (KEMENeko haurren dantza taldea) Arma Plazan dantza agerketa burutuko du. Aurretik 11:00etatik Santa Maria Madalena plazatik aterako dira.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika