‘WHEELS & WAVES’ BIARRITZEKO MOTO ETA SURF JAIALDIA HONDARRIBIAN ASTEAZKENEAN

Eka, 2019 Hondarribia, ‘WHEELS & WAVES’

Asteazken honetan ‘Wheels & Waves 2019’ jaialdia ospatuko da Hondarribian, zortzigarren urtez Biarritz erdigune duen moto eta surfaren jarraitzaile direnentzat ezinbesteko topagunea. Berez, ekitaldia asteazkenetik igandera ospatzen da, eta gurera asteazkena 12an etorriko dira.

Asteazkenean arratsaldeko 13:00etatik aurrera Jaizkibelen izango dute hitzordua, ‘Punk’s Peak Race’ lasterketarekin.

Ondoren, 18:00etatik 20:00etara San Pedro kalera igaroko da jaialdia, sari banaketarekin. Mundu osotik etorritako 3000 moto etortzea aurreikusten da. Jaizkibeletik Guadalupera, handik behera Labrederreko biribilgunetik Baserritar Etorbidera joango dira, eta San Pedro Kalera Itsasargi kaletik sartuko dira.

Garai desberdinetako 3.000 moto erakutsiko dira San Pedro kalean. Kalea motoz betetzen denean Butroi pasealekura igaroko dira.

ARGAZKIAK: VLADI GARCIA eta PAULINE JOHNSON

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika