"WHEELS AND WAVES" BERRIRO ERE HONDARRIBIAN

Eka, 2018 Hondarribia, Wheels and Waves, Motos

Bi gurpil gainean igaroko du Hondarribiak biharko eguna, bai Jaizkibel eta bai hiri erdialdea milaka motorrez beteko baitira ‘Wheels and Waves’ ekitaldiaren alorrean.

Inork hotz utziko ez duen hitzordu bikoitz honetan motozikleta klasikoak ikusi ahal izango ditugu. Aurreko edizioan baino moto gehiago espero dira eta ekitakdiaren arrakasta biderkatzea espero da.

Ekitaldi berezi hau, goizeko 11etan hasiko da Jaizkibelen. Bertan ‘Punk’s Peak’lehiaketa ospatuko da. Lasterketa hau bi motorren arteko azelerazio proba bat da.

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Hondarribira jeitsiko dira 2.000 motorrak eta Butroi pasalekuan eta San pedro kalean ikusgai egongo dira. Halaber 17:00etan Itxaropena eta Gran Sol arteko plazan, sari banaketa egingo da eta Temblores musika taldeak kontzertu bat emango du.

2018ko egitaraua

11:00etan ‘Punk’s Peak’ Punk’s Peak’lehiaketa ospatuko da. Bi motorren arteko azelerazio proba bat da.

16:00etan 2.000 motorrak Butroi pasalekuan eta San Pedro kalean ikusgai egongo dira

17 :00etan Sari banaketa eta “Temblores” musika taldea kontzertua

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika