NEGUKO JARDUNALDIETAN EUSKARARAREKIN LOTURIKO EKITALDI UGARI DATOZEN ASTEOTAN

Aza, 2017 Hondarribia, neguko jardunaldiak, euskara,

Beste urte batez, Neguko Jardunaldiak antolatu dira Hondarribian Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik. Aurkezpena Udaletxean egin du Arantxa Berrotaranek, Euskarako zinegotziak. “Ekitaldiren bat pasa den astean burutu bazen ere, gaur egiten dugu aurkezpen ofiziala”.

“Helburu nagusia hondarribiarrek aisialdian euskara erabiltzea da. Haur, gazte eta helduentzat, hainbat ekitaldi antolatzen ditugu Hondarribian” esan du Berrotaranek.

“Literatur tailerra, Ipuin Kontari saioak, Udal Liburutegiak antolatzen dituenak baditugu, haur eta helduentzako antzerkiak, Gaztedromoa azaroaren 30ean, bertso afaria Itsas Lurren abenduaren 2an, Euskal Liburu eta Diska Azoka abenduaren 14tik 17ra, edota Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an adibidez. Azken hau Blagan Elkartearekin batera lantzen ari gara eta datozen egunetan informazio gehiago emateko aukeran egongo gara”.

Hartzaile bezala, haurrak, haur eta gazte, helduak, euskaraz egiteko jarioa dutenak, euskaraz ikasten ari direnak… Informazio gehiago begiratu hemen


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika