BISITA GIDATUA JAIZKIBELEKO FORTIFIKAZIOETARA LARUNBATA GOIZEAN

Ira, 2017 Hondarribia, Jaizkibel, bisita gidatua

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak sustatutako 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak Hondarribira etorriko dira larunbatean.

Hala, Jaizkibeleko fortifikazioetara bisita gidatu bat egingo da, larunbatean goizeko 11:00tan, Juan Antonio Saez historialariaren eskutik. Hitzordua Jaizkibelen zegoen paradoreko aparkalekuan izango da. Bisita doakoa izango da baina ezinbestekoa da izena ematea armaplaza@armaplaza.eus edota 943 644623 telefonoan.

Saez Historian doktorea da eta gotorleku modernoetan aditua, Deustuko unibertsitatean irakasle bezala aritu da eta kurrikulum zabala du erakunde ezberdinetarako geografia, kartografia, historia eta ingurumenarekin zerikusia duten hainbat kurtso ematen edo zuzentzen.

Argitalpen askoren autorea edo autore kidea ere bada, eta ikerketa proiektu ezberdinak kudeatu ditu. 2013tik ARMA PLAZA Fundazioko laguntzailea, Guadalupeko gotorlekuaren bisita gidatu teknikoak egiten ditu, aurten aurkeztu den Gotorlekuaren hiztegi bat idatzi du eta Fundazioarentzat Hondarribiko ondarearen inbentarioari buruzko lanak egiten ari da ere.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika