MUSIKIRUN VII. MAKETA LEHIAKETA 2017

Eka, 2017

Lehiaketa hau "GAZTE ARTEan" programaren zati da. 2013tik hona lantzen eta garatzen joan den programa da hau, non gazteen adierazpenean oinarritzen den, formatu ireki eta pluralean. Horretarako gazteen sorkuntzarako sustapen espazioak eskaini nahi dira, gazte ekimenen eta produkzio artistikoen bitartez

Lehiaketa honek gure inguruko talde zein solisten musika lanen produkzioa eta promozioa sustatzea du helburu. Are gehiago, irundar gazteen ametsak eta helburuak bultzatzen dituzten ekintzak sustatzea ezinbestekoa da Gazteria arloarentzat. Baita Gazteria arloan gazteek proposatzen dituzten ekimen eta ekintzei irtenbidea eta erantzuna ematea ere. Hala beraien arteko sarea areagotuz eta estutuz.

Kalakan taldea Irunen

Halaber, finalistekin emanaldi berezi bat antolatuko da ekainak 17an gaueko 21:30etan Urdanibia Plazan, San Martzial festei ongi etorria emanez. Bertan gainera, egun hain entzunak diren Kalakan taldeak ere jardungo du.

Kalakan taldea 2009an sortutako euskal-folk taldea da. Kantu tradizionaletan oinarrituta, taldearen musikan perkusio tresnak eta ahotsak dira nagusi, eta hiru dira bertako kideak; Pierre, Xan eta Jamixel. Gainera, txalaparta, txirula, tobera, eta panderoa bezalako instrumentuak erabiltzen dituzte beraien kantetan. Are gehiago, Madonna abeslari estatu batuar famatuaren biran parte hartu zuten orain urte batzuk. Arrakasta eta izena lortu zuten bertan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika