UZTAILAREN 22AN EGINGO DA HONDARRIBIAN III. BASQUE MARKET AZOKA

Eka, 2018 Basque Market, Hondarribia, disenatzaileak

Basque Marketen hirugarren edizioa Hondarribiko kirol-kaian egingo da, uztailaren 22an, 12:00etatik 19:00etara. Euskal diseinatzaile eta artisten azoka airen zabalean egingo da, eta horrez gainera, “Euskal Kostaldeko” estropada ospetsua ere egingo da, eta jende asko izango dela aurreikusten da.

2016an sortu zen Basque Market azoka, euskal diseinatzaile, artista eta sortzaileen lana sustatzeko. Orbela Kultur Elkarteak antolatzen du azoka, baina ez da soilik diseinu-produktuak saltzeko azoka bat, izan ere, leku bat izan nahi du erakusketariek beraien artean harremanak egin ditzaten eta kolaborazioak sortu daitezen. Sinergia horien adibidea bat da Oskarbi Bidasoko Idazleen Elkartea, ekitaldi horren lehenengo edizioan sortua.

Hirugarren edizio honen berritasunak dira, alde batetik kokaleku berri bat izango duela eta, bestetik, egun bakar batean egingo dela; oraingoan, uztailaren 22an, igandean, 12:00etatik 19:00etara. Kokapenari dagokionez, Hondarribiko kirol-kaia aukeratu dute. Orain arte, beti Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean egin izan da azoka, baina, uda aprobetxatuz, kalera ateratzea erabaki dute antolatzaileek, udako azoka txikien ohitura jarraituz.

ERAKUTSI NAHI AL DUZU HIRUGARREN BASQUE MARKET HONETAN?

Oraintxe bertan, azokan erakutsiko luketen erakusketarien bila dabil antolakuntza. Zure lana erakutsi nahi baduzu, uztailaren 10era arte aurkeztu dezakezu zure hautagaitza. Basque Marketen webean aurkituko duzun fitxa bete besterik ez duzu egin behar, eta hautatzen zaituzten itxaron.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika