UZTAILAK 27 EGINGO DA FAISAETAKO IRLAKO JAIALDIA

Uzt, 2018 Irun, Festival isla de los faisanes, Deltell

Datorren ostiralean (uztailak 27) egingo da Faisaietako irlako XXXVI. jaialdia. Aurten Xavier Deltell eta Jose Boto umoristen presentzia izango da. Ekimen honek bakarrizketen aldeko apustua egiten duen bigarren urtea da 2017an formatua aldatu denetik. Ordura arte, ekitaldia Faisaietako irlan egiten zen, hainbat emanaldi eskainiz.

Iaz, Behobiako Juan Thalamas Labandibar kaleko oinezkoen pasabidea eta bizikleta erreia egiteko obrak zirela eta, jaialdiaren oholtza Behobiako Auzo elkartearen ondoko plazara lekualdatu zen behin-behinean Enrique San Francisco umoristaren emanaldia egiteko.

Oraingo honetan hitzordua San Martzialeko Bigarren Batailaren Bimendeurrenaren plaza izango da, zaharberritutako Guardia Erkidegoaren aurrean. ”Toki hori erosoagoa da mota horretako ekitaldiak egiteko” azaldu dute Kultura arlotik. Bakarrizketa ikuskizuna 22:00etan hasiko da. Ideia formatu hori finkatzea da, Kultura eta auzoko jaietako Antolatzaileen artean partekatutako hausnarketaren emaitza gisa. Izan ere, jaialdia egiten den datetatik ez daude urrun auzoko jaiak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika