URTEKO LEHENENGO KONTZERTUA OIASSO MUSEOAN

Urt, 2019 Irun, concierto

Urte berriarekin, martxan jarri da urtarrileko kultur agenda, eta lehenengo hitzorduetako bat Adriano "Mr. Lobster" artistak urtarrilaren 11n 20:00etan Oiasso erromatar museoan emango duen kontzertua izango da. Ezohiko emanaldia izango da, zerra musikalaz interpretatutako abestiek osatuko baitute errepertorioa. Pianoa ere sartuko da ekuazioan, baina instrumentu berdingabe hori izango da ukiturik nabarmengarriena.

Adriano "Mr. Lobster" musikariak emozioak transmititzen ditu, besteak beste musika klasikoak, soinu bandek, hainbat herrialdetako musika folklorikoak eta swingak osatzen duten askotariko errepertorio baten bidez, eta, kontzertuaren osagarri, zerra musikalak nola funtzionatzen duen azalduko da, instrumentu berdingabea baita.

Lehendik ere Irunen egona da Mr. Lobster: berriki, emanaldi bat eskaini zuen Amaia Kultur Zentroan, "18 cm" arte erakusketaren inaugurazioa girotzeko. Gainera, telebistako talentu lehiaketa ezagun batean parte hartu du.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika