URRIAREN 30EAN ITXIKO DA KULTURA DEPARTAMENTUKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA

Urr, 2020

Urriaren 30ean itxiko da Kultura departamentuak atera dituen aurtengo diru-laguntzak eskatzeko epea. BAZen edota www.hondarribia.eus gunearen bidez egin daiteke.

Denetara 42.000 euro banatuko dira eta eskariak entregatzeko epea urriaren 30ean itxiko da. BAZen entregatu beharko dira, edota udal web gunearen bidez.

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateek. Hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan.

Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan aldiz, 10:.00etatik 13:00etara.

http://www.hondarribia.eus/eu/kultura-departamentuko-diru-laguntzak-emateko-deialdia

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika