Urria arrosaz datorkigu bigarren aldiko

Urr, 2020

Hendaia bularreko minbiziaren prebentzio eta detekzio kanpainari lotuko zaio datorren urrian URRIA ARROSAZ ekimenarekin.

Minbiziaren aurkako Ligaren Departamentuko Batzordearekin elkarlanean, Hendaiako Herriak eta partaide diren hainbat eta hainbat merkatarik ekintzak, kirol animazioak eta mintzaldiak proposatzen dituzte.

UNE NAGUSIAK

URRIAREN 3, 17 ETA 31EKO LARUNBATAK – 17:45

“Abadiako anderea”: Virginie, Antton Abadiaren emazte zenaren bizitzari buruzko bisita.

Erlaitzeko bidea – Abadia, Gaztelu-behatokia

Iraupena: 45 min – Tarifa: 7.50 €

Erreserba egiteko: www.chateau-abbadia.fr

Irabazi guztiak minbiziaren aurkako ligaren departamentuko batzordearentzat izanen dira.

URRIAREN 6, ASTEARTEA – 14:30 – BERTAN BEHERA UTZIA

URRIAREN 10, LARUNBATA

Uretako ibilaldia – 9:30etik goiti

Antolatzaileak: Water Sports center eta Bidassoa Surf Club delakoaren Hendaia Uretan atala.

Honako surf eskola hauekin elkarlanean: Hendaia surf eskola, Freeriders, Txingudi surf eskola, uretako jantziak urririk utziko dituztenak. Uretako jantzia ibilaldiaren egunean hartu behar da goizeko hamarrak baino lehen, abiatze tenorea baita hori. Surf eskolekin zuzenean jar zaitezte harremanetan.

Leku kopuru mugatua, IZEN EMATEA baitezpadakoa da eta Water Sports Center saltegian egin behar da, txekez edo eskudirutan ordainduz – Laranjondoen karrika 8 – Atseden portua, Hendaia. +33 (0)5.59.48.02.02

Behar den materiala:

Uretan ibiltzeko oinetako zaharrak; bainujantzia; xukadera; uretako jantzia edo likrazko tixerta, halakorik baduzu; musukoa.

Beroketa 9:30ean. Uretatik at musukoa jantzi behar da. Osasun arrazoiengatik ez da aldagelarik eskainiko, ez eta hornigairik edota zakuak gordetzeko zaindegirik.

Tarifa: 10 €. Oso-osorik Pirinio Atlantikoetako minbiziaren aurkako ligari emanen zaio.

Izena emateko epea laster irekiko da (Prefekturak ekitaldia onartzearen zain gara).

ELKARTASUNEZKO ANIMAZIOAK

15:30etik 17:30era: Xaldi gaineko ibilaldia. Turismo bulegoan erreserba eginez, 2 € (Kopuru osoa minbiziaren aurkako ligari emanen zaio).

+33 (0)5.59.20.00.34

16:00 – 17:00: Euskal dantza Luixa taldearekin.

17:30 – 18:30: Emazteen abesbatza Bost Axolarekin.

15:00 – 19:00: Margolaritza erakusketa honako gaiaren gainean: “emakumea eta bere gorputza”

Zenbait arte elkartek hartuko dute parte: Hendaiar margolarien elkartea, Atalante galeria eta Alexandra Piat beren obren aurkezten eta saltzen arituko dira. Margolanen salmentaren zati bat minbiziaren aurkako ligari emanen zaio.

URRIAREN 14, LARUNBATA – 10:00 BERTAN BEHERA UTZIA

URRIAREN 17, LARUNBATA – 10:00

Kirol/osasun/elikadura eguna

10:00etatik 18:00etara: Profesional anitz izanen dira egun osoan zehar zuen galderei erantzun eta aterabideak proposatzen erien oinaze fisiko eta psikikoa kudeatzeko, bai eta haien laguntzailentzat, hurbilekoentzat eta senideentzat ere. Mathilde Doublier eta Patrick Joyeux kirurgikalari, ginekologo eta kantzerologoak, Claudie Roman kirol aholkularia, Allison Bruneau psikologoa, Isabelle Capdepuy Pharmacie Internationale delakoaren botikaria, Miren Barrero kinesiterapeuta, Alexandra Fernandez dietalaria, Frédéric Duchesne EFT sendagile eta sofrologoa, Béatrice Antao energialaria, EALK-CPAM eta Minbiziaren aurkako Liga, Marie Janneau txinatar medikuntza, erreflexologia eta aurikuloterapia.

10:30 – 11:30: “Pilates”en lehen ezagutza. Kirol tapiza ekar ezazu.

14:45 – 15:15: Dastaketa dietalari batekin “Nola alda ditzake zentzumenak eritasunak”.

15:30 – 16:30: Modern jazz eta Zumba-ren lehen ezagutzak.

14:30etik 17:30era: Makilaje lantegia urririk haurrentzat.

10 arrosa sorta irabazteko zozketa* Coclico eta Atelier La O La lore saltzaileek eskainirik.

*lekuan bertan izena eman eta zozketatuko dira.

“HENDAIA ARROSAZ” LASTERKETA – 17:30 – BERTAN BEHERA UTZIA

URRIAREN 20, ASTEARTEA – 16:00

Mintzaldia “La symbolique du sein” (bularraren sinbolismoa) Geneviève Eguimendyak aurkezturik

“Les senioriales” egoitza – Geltoki karrika 10

Horren ondoren askaria, Adam etxeak eskainirik. Orori zabalik.

Zuen saltegiak engaiatzen dira!

Minbiziaren aurkako ligari emaitza bat nola egin? Arrunt erraza duzu! Hurbileko zure saltegietan horretarako kutxa anitz duzu.

Zerbait erostean, nahi baduzu, emaitza bat sar dezakezu kutxa horietan (kutxan zuzenean edota banku terminalean).

Partzuer diren saltegiak ezagutuko dituzu erakuslehioa urria arrosa koloretan dutelako.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika