UDAZKENEKO KULTURA AGENDA IRUNEN

Ira, 2018 Irun, kultura, agenda, udazkena

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi ditu zein jarduerek osatuko duten iraileko kultura agenda. Hitzordurik aipagarriena Irun Rock jaialdia izango da. San Juan plazan egingo da irailaren 29an, Irun Zuzenean plataformaren eskutik, aipatutako plataforma horrek dinamizatzen baititu hiriko musika programazioa hainbat formatu eta estiloez baliatuz.

2018KO IRUN ZUZENEAN: IRAILAK 29

Kontzertu guztiak doan izango dira eta aurreikusten da datozen egunetan egiaztatzea kartela osatuko duten bandek, baita emanaldiaren ordutegiak ere. Beste urteetan ez bezala, berritasuna da jaialdia egun bakar batean egingo dela, horrela aurtengo taldeak entzun nahi duen jendeak egun bakar batean egin ahalko du.

Laster beteko du hamarkada bat bere ibilbidean jaialdi honek, eta bere eszenatokitik maila herrialdeko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzen duten nazionaleko rock/indie panoramaren talde garrantzitsuak pasa dira, hala nola: La M.O.D.A, Belako, Triángulo de Amor Bizarro, Siniestro Total, Angel Stanich, Viva Suecia eta Nacho Vegas.

Irun Rock protagonista izango da irailean, 'Ribera' arte garaikidearen azokak bezala. Azken honek bere hirugarren edizioa egingo du Bidasoa ibaiaren ertzean. Bi saio egingo dira Girabiraren inguruan: Hilaren 15ean kokapena estreinatuko du Katea auzoan, Irurtzuntzar parkean, eta 29an, Gain Gainean parkera lekualdatuko da; era berean, Dantza Hirian jaialdia Irunen egingo da berriro, irailaren 23an.

Ikasturte berriarekin itzuliko dira hitzordurik klasikoenak, antzerki edo zine saioak, eta erakusketei buruz, Adour-Bidasoa Pintura Lehiaketa ospetsuaren XXVII. Edizioa nabarmentzen da. Ezin da faltatu Junkaleko Amaren ohorean egiten den emanaldia, “Irun Hiria” Musika Bandaren eskutik, irailaren 7an, 19:45ean. Hogei proposamenak baino gehiagok osatzen dute kultura agenda, zeinak dagoeneko eskura baitago ohiko tokietan eta udalaren webean.

NON-STOP JAIALDI BERRIA: URRIAK 20

Urriari begira, Kultura arloak aurreratu du hilaren 20an (larunbata) Urdanibia plazan egingo dela Irunen udazkenean izango den bigarren jaialdia. non-stop musika jaialdi horrek hartuko du MEK Jaialdiaren erreleboa. Xedea du bertako banda amateurren topaketa eta ikusgaitasuna; horrez gain, ibilbide luzeagoko bakarlariak eta taldeak ere bertan izango dira kartela erakargarriagoa izan dadin. Programan, gazteen musika herrikoiaren alorrean edozein estilotako taldeak eta/edo bakarlariak sartu ahalko dira (pop, rock, soul, funk, musika elektronikoa, DJak eta abar). eta kartela zein ordutegiak laster emango dira ezagutzera.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika