Uzt, 2020
Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamenduaren aholkuei jarraituz, Irungo Udalak SOLAS JOLAS, behin-behinean eta prebentzio moduan, bertan behera geratu zela jakinarazi zuen atzo. Covid-19aren garapena dela eta, osasun-agintarien aholkuei jarraituz, Gazteria Arloak ere jakinarazi du Gaztelekuak udarako zituen datozen jarduerak ere bertan behera geratuko direla, ardurazko arrazoiak direla eta.
Antolatutako programan, uztailean, Covid-19ak eragindako segurtasun-neurriak jarraituz kanpoan egitekoak ziren hamar jarduera inguru. Jardueretan edukiera mugatu zen eta 10 lagun ziren jarduera bakoitzerako egokitutako gehieneko edukiera eta parte-hartzaileek gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar zituzten eskuak, segurtasun-distantzia mantendu eta maskara derrigor erabili. Jakinarazi zen bezala, jarduera guztietarako aldez aurretik izena eman behar zen eta osasun-jarraibide eta irizpideen arabera bertan behera utzi, aldatu ego egokitzeko arriskua zegoen.
Gazteria Arloak jakinarazi die erabakia datozen egunetan egiteko zeuden jardueretan izena emanda zutenei.