UDAN GOGOZ, IRUNGO UDAKO PROGRAMA ADINEKOENTZAKO

Eka, 2019

Irungo Udalak, bigarren urtez segidan, doako tailer-programa bat antolatu du, adinekoen ongizatean laguntzeko. Uztail eta abuztuan, hainbat saio egingo dira (arteterapia, antzerki-espresioa eta yoga) Lekaeneko, San Migeleko, Belaskoeneko, Palmera Monteroko, Behobiako eta Anaka-Puianako guneetan.

Udan Gogoz ekimenaren asmoa da jarduerak eskaintzea udan Irungo zentro sozialei. Irungo Gizarte Ongizate arloak jarduera indartu egingo du udan, uztail eta abuztuan, San Migeleko, Belaskoeneko, Palmera Monteroko, Behobiako gune sozialetarako eta, aurten berritasun gisa, Anaka-Puianako adienekoen lokalerako, eta baita Lekaeneko apartamentuetarako ere. Zehazki, hiru multzotan banatzen dira doako tailer horiek: arteterapia, antzerki-espresioa eta yoga.

Udan Gogoz programa udan jarduerak izaten jarraitu nahi duten 60 urtetik gorako guztientzako da. Ekainaren 24tik 28ra izena eman ahal izango da, tailerrak egingo diren adinekoen lokal sozialetako dinamizatzaileen bidez. Tailer bakoitzean, 15entzako tokia dago, eta izena emateko hurrenkera jarraituko da. Lehentasuna emango zaie, itxarote-zerrendarik sortuko balitz, aurretik egin ez dutenei.

Uztaileko ordutegiak

Uztaileko astelehenetan:

- Arteterapia San Migelen, 18:00etatik 19:00etara

- Yoga, 19:00etatik 20:00etara, Behobian.

Astearteetan :

- Yoga, Lekaenean, 11:00etatik 12:00etara

- Arteterapia, 18:00etatik 19:00etara, Belaskoenean

- Yoga, Palmera Monteron, 19:00etatik 20:00etara

Asteazkenetan:

- Arteterapia, 11:00etatik 12:00etara, Lekaenean

- Arteterapia, 18:00etatik 19:00etara, Behobian;

- Yoga, Anaka-Puianan, 19:00etatik 20:00etara

Ostegunetan:

- Arteterapia, Palmera Monteron, 18:00etatik 19:00etara

- Yoga, 19:00etatik 20:00etara, Belaskoenean.

Ostiraletan:

- Yoga, Lekaenean, 11:00etatik 12:00etara

- Arteterapia, Anaka-Puianan, 18:00etatik 19:00etara

- Yoga, San Migelen, 19:00etatik 20:00etara


Abuztuko ordutegia

Astelehenetan:

-Antzerki-espresioko tailerra, 18:00etatik 19:00etara, San Migelen

-Yoga, 19:00etatik 20:00etara, Behobian.

Astearteetan:

- Yoga, Lekaenean, 11:00etatik 12:00etara

- Antzerki-espresioa, Belaskoenean, 18:00etatik 19:00etara

- Yoga, Palmera Monteron, 19:00etatik 20:00etara

Asteazkenetan:

- Antzerki-espresioa, Lekaeneko apartamentuetan, 11:00etatik 12:00etara.

- Antzerki-espresioa, Behobian, 18:00etatik 19:00etara

- Yoga, Anaka-Puianan, 19:00etatik 20:00etara

Ostegunetan:

- Antzerki-tailerra, Palmera Monteron, 18:00etatik 19:00etara

- Yoga, 19:00etatik 20:00etara, Belaskoenean.

Ostiraletan:

- Yoga, Lekaenean, 11:00etatik 12:00etara

- Antzerki-espresioa, Anaka-Puianan, 18:00etatik 19:00etara

- Yoga, San Migelen, 19:00etatik 20:00etara


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika