UDALEKO GIZARTE ZERBITZUAK ETA GURUTZE GORRIA ELKARLANEAN HERRITARRARI LAGUNTZEN

Urr, 2020

Hondarribiko Udala eta Gurutze Gorria pandemia osteko egoera honetan beharra duten familiei laguntzeko prest agertu dira berriz. Hala esan du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

“COVID-19aren ondorioz egoera ez egokian dauden familiei laguntzeko ari gara lanean. Adibidez, denbora batez isolaturik egon behar diren familiak ez dira gutxi Hondarribian, eta denek ez daukate aukera bere senitarteko edota hurbilekoek janaria eramateko, eta zer esanik ez zailtasunak bizitzen ari diren herritarrak ere”.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika