UDALAK HONDARRIBIKO IKASLE BAKOITZARI BI MUSUKO HELARAZIKO DIZKIO

Ira, 2020

Hondarribiko Udalak hiriko ikasle bakoitzari bina musuko helaraziko die datozen egunetan. Hala esan du Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak.

“Ikasle bakoitzari bi musuko helaraziko dizkiegu, denetara 4.000 musuko baina gehiago. Jakitun gara gauden egoeran beste gastu ekonomiko bati aurre egin behar diotela familiek, eta Udaletik horri aurre egiten lagundu nahi dugu.

Gure asmoa da Lehen Hezkuntzako ikasleei azken urteetan ARMA PLAZA Fundazioak argitaratutako Unitate Didaktikoetan landu duten irudi batekin musukoa egitea da.

Bigarren Hezkuntzan aldiz, Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzuarekin lantzen ari garen ‘Osasundu Hondarribia’ kanpainaren barruan garatuko den irudi eta esaldiak garrantzia izango dute musukoan”.

“Hortan ari gara lanean eta datozen asteetan banatuko ditugu ikasleen artean” amaitu du Serrano zinegotziak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika