UDALAK ETA AMUITZ MERKATARIEN ELKARTEAK BERTAKO SALTOKIETAN KONTSUMITZEKO KANPAINA ABIAN JARRI DUTE

Abe, 2020

Udalak eta Amuitz Hondarribiko Merkatarien Elkarteak sentsibilizazio kanpaina jarri dute abian Gabonetan bertako merkataritzan kontsumitu ahal izateko. Aurkezpena gaur egin da San Pedro kalean, eta hantxe izan dira Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia, eta herriko zenbait merkatari ere.

“Alde batetik, sare sozialetan mugitzeko sei bideo prestatu ditugu egun hauetan mugituko ditugunak. Konpainia handietan ez erosteko eta herriko saltokietan egiteko beharra gogoratzea da helburua.

Gainera, 'Fan fan fan challenge' lehiaketa jarri dugu martxan. Lehiaketa hori herritarrei zuzenduta dago, Hondarribiko denda batean bideo bat grabatu, fanfanfanchallenge@gmail.com postara bidali eta 1.000 €, 600 €edo 400 €irabazteko lehiaketan parte har dezaten, egun batean Hondarribiko dendetan gastatzeko.


Bideoak abenduaren 29ra arte bidali daitezke. Abenduaren 30ean, Hondarribiko merkatariek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu hiru irabazleak, eta egun berean arratsaldez, irabazleei opari-txekeak emango dizkiegu", gaineratu du Serranok.


"Gainera, hilaren 31ra arte zabalik daukagu 'Bono denda' ekimenarekin erosketak egiteko aukera. Bertan, 30 euro erosita, %33 deskontatzen da, baldin eta establezimenduak kanpainan alta emanda badaude. Epea luzatu egin dugu eta bederatzi gehiagok eman dute izena, Hondarribiko 41 dendatan eros baitaitezke orain 18 urtetik gorako pertsona bakoitzarentzako 4 bonuak erabilita".


"Era berean, gogorarazi nahi dut abenduaren 21era arte zabalik dagoela erakusleihoen lehiaketan parte hartu nahi duten merkatarientzako epea".


Ekimen positiboa


Sonia Hercek, Amuitz Hondarribiko Merkatarien Elkartearen izenean, ekimena "oso positibotzat" jo du. Udalarekin bildu ginen, Gabonetako erosketak dinamizatu behar zirela eskatuz, eta kanpaina hau atera da, Bono Dendak taldearekin batera, emaitza ona espero dezagun ".

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika