Udalak 300.000 euro bideratuko ditu bonoen bidez Hiriko ekonomia sustatzeko

Urr, 2020

Merkatari, ostalari eta turismo enpresei zuzentzen zaie, eta ezinbestekoa izango da saltokiek aurretik izena ematea.

Hondarribiko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen “Euskadi Bono-Merkataritza eta Euskadi Turismo Bonoa” kanpainarekin. Horretarako, 300.000 euroko ekarpena egin du Hondarribiko establezimenduetan kontsumitzeko. Hala jakinarazi dute prentsaurreko batean Txomin Sagarzazu Alkateak eta Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko Zinegotziak.

"Hondarribiko Udalak ahaleginak eta baliabideak batu nahi izan ditugu Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta hiriburuetako udalak parte hartzen duten kudeaketa-sistema bakar baten bidez, eta horretarako 300.000 euroko ekarpena egin du; horietatik 150.000 euro merkataritzarako izango dira, eta beste 150.000 euro turismo-bonorako", adierazi du Txomin Sagarzazu alkateak. “Ziur gaude hala eraginkorragoa izango dela”.

"Helburua da programa honi atxikitako Hondarribiko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, beren jarduerari eusten laguntzeko, COVID-19ren krisiaren ondorioz jarduera hori kolpatu baita. Badakigu une gogorrak direla, horregatik, Udalak kanpainarekin bat egiten du, kontsumorako pizgarri izan dadin eta gure Hiria bizirik iraun dezan", gaineratu du Sagarzazuk.

Beharrezko izen-ematea

Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomi Sustapen zinegotziak kanpainaren inguruko xehetasun gehiago eman ditu. "Hasiera batean, establezimenduetan jarriko dugu, ezinbestekoa baita ekimenarekin bat egitea Eusko Jaurlaritzak emandako plataformaren bidez. Eta hori asteartea aurretik egin behar da plataforma batean alta emanda soilik”.

“Hiriko establezimenduak animatu nahi ditut Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekimenarekin bat egin dezaten, eta Hondarribiaren kasuan, Hondarribiko Udalaren 300.000 euroko ekarpen gehigarriarekin. Sare sozialetan eta prentsan kanpaina abian jarri dugu, eta saltokiekin ere kontaktuan jarri gara", gaineratu du Serranok.

Programan izena eman nahi duten saltokiek lotura hau erabili behar dute:

Merkataritza: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/euskadi-bono-denda/web01-tramite/eu/n

Turismoa: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/euskadi-turismo-bonua/web01-tramite/eu/

"Ondoren, datorren astean kanpaina bat abiaraziko dugu herritarrak deskontu bonuak lortzen has daitezen. Baina, horretarako, zenbat establezimenduk parte hartzen duten jakin behar dugu, gaur egun 45 baitira. Gure nahia ahalik eta gehien izatea da".

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika