UDALA OSAKIDETZAREKIN ELKARLANEAN DA GRIPEAREN AURKAKO KANPAINARAKO ITSAS ETXEA AUDITORIUMA UTZITA

Urr, 2020

Gaurtik hasi eta abenduak 15 arte, gripearen aurkako txertoaren kanpaina hasi da Euskal Herrian. Gauden egoera kontutan izanik, Hondarribiko Udalak Osakidetzari Itsas Etxea Auditoriumaren aurrea eta atzekaldea utzi dizkie bere lana egin dezaten.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “Osakidetzatik Udalarekin kontaktuan jarri ziren, aurtengo gripearen aurkako txerto kanpainan espazio beharra izango zutelako. Duela egun gutxi PCR froga batzuk egiteko egin genuen moduan, eta osasun agintariekin mantendu izan dugun lankidetzari eutsiz, oraingoan ere Osakidetzaren eskuetan jarri dugu Itsas Etxea Auditoriuma. Hain zuzen ere, aurrekaldea eta atzekaldea erabili ahal izango dute, baita komunak ere”.

“Beti ezinbestekoa dugu administrazioen artean elkarlanean aritzea, eta gauden egoeran, are eta gehiago. Osasun agintariekin etengabeko komunikazioan gaudela argi esan nahi dut, eta horretan jarraituko dugula ere” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika