UDALA MARIÑELEN ITSASBIDEKO KOMUN PUBLIKOAK ERABERRITZEN ARI DA

Abe, 2020

Mariñelen itsasbidearen hasieran (Espigoian) dauden zerbitzu publikoak birgaitzen ari da Udala. Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du horren berri.


"Lanak duela bizpahiru aste hasi ziren eta abenduaren amaieran bukatzea aurreikusten da. Zerbitzu publikoak erabat berritzen ari gara, irudi zaharkitua baitzuten. Zerbitzu horiek oso erabiliak dira, eta behin obra amaituta, instalazio modernoekin irekiko dira berriro".


Obraren aurrekontua 40.000 eurokoa da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika