UDAL ZUZEMENAK ERRAZAGO EGITEKO BALIO DUEN TRESNA

Aza, 2020

2014an sortu zen Irun Txartela, eta, ordutik, gero eta aukera gehiago ematen ditu Administrazioarekin zuzenean eta erraz etxetik atera behar izan gabe harremanetan jartzeko. Horrela, dagoeneko 20.000 irundarrek egin dute zuzemenen bat Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez txartela erabiliz.

Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Parte Hartzeko ordezkari Mónica Martínezek azaldu duenez, “Irun Txartelaren erabiltzaileen erdiak baino gehiagok erabiltzen dute tresna hori Administrazioarekin harremanetan jartzeko. Oso kopuru handia da hori, eta adierazten du sistemak arrakasta handia duela irundarrek arinago eta errazago egin ditzaten Udalarekin egin beharreko zuzemenak”.

Zehazki, dagoeneko 38.457 txartel banatu dira urte hauetan, eta haien % 52 sartu dira egoitza elektronikoan bertan egin daitezkeen zuzemenetako bat egiteko –ehun zuzemen baino gehiago daude eskura egoitza elektronikoan–. Gainera, kopurua gora doa, eta, 2019an, lehen aldiz, 15.000 zuzemenetik gora egin ziren Internet bidez, aurreko hilabetean baino % 22 gehiago.

Irun Txartela martxan jarri zenean, atzean gelditu ziren onartutako ziurtagiri elektronikoek ematen zituzten arazoak, erabiltzen zailak baitziren herritarrentzat, eta online tramitazio zerbitzu aurreratuen erabilera hazten hasi zen -2008an hasi zen Udala online tramitazio zerbitzua ezartzen, eta, ordutik, pixkana-pixkana hobetzen joan da-: 2013an, eskabideen % 2 aurkeztu ziren elektronikoki Udaleko Erregistro Nagusian; 2019an, goranzko joerari esker, % 30,5; eta, 2020an, % 54,5, pandemia irauten ari den bitartean bitarteko telematikoen erabilerak gora egin duelako batez ere.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika