Udal Marrazki eta Pintura Akademiak udako ikastaroak eskainiko ditu

Eka, 2020

Udan mihise artean aritzeko aukera izango dute etxeko txiki zein helduenek. Izan ere, Udal Marrazki eta Pintura Akademiak urteroko udako eskaintza egingo du aurten ere. Egungo egoera dela eta, gutxienez 6 eta gehienez 10 laguneko taldetan banatuko dituzte partaideak.

Haurren ikastaroa bi zatitan banatuko dute: lehenengoa uztailaren 6tik 16ra eta bigarrena uztailaren 20tik 30era. Helduenak aldiz, uztaileko larunbatetan egingo dituzte. Orotara, 16 orduko ikastaroa eskainiko diete haur zein helduei. Izen emateak hilaren 29ra (astelehena da) bitarte egin beharko dira, helbide honetara idatziz: pinturamargoa@irun.org

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika