UDAL LIBURUTEGIAK SORMENEZKO IDAZKETA TAILERRAK ANTOLATU DITU URTE OSORAKO

Urt, 2021

Udal Liburutegiak sormenezko idazketaren tailerren edizio berri bat antolatuko du hasi berri dugun 2021erako, euskaraz zein gaztelaniaz.

Horien aurkezpena duela gutxi egin da Zuloaga Etxean, Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia eta Itziar Sistiaga eta Yolanda Arrieta gaztelera zein euskarazko tailerren arduradunak bertan zirela.

"Izena emateko epea gaurtik larunbatera bitartean egongo da zabalik Zuloaga Etxeko erakusmahaian, liburutegia@hondarribia.eus helbide elektronikoan, 943 111 285 telefono zenbakian edo 688 860 846 whatsapp bidez", dio Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika