UDAKO LANAK 2018

Mar, 2018 Hendaia, empleo,

Udako lanak operazioaren bigarren aldia apirilaren 11n, asteazkenarekin, eta 12an ostegunarekin eginen da, bi lekuetan. Udako lanetarako hautagaiek izena ematen ahal dute 2018ko martxoaren 23tik goiti, hemen klilatuz. Foroa Hendaiako Herriko Etxeak eta Gazte Informazio Bulegoak (GIB) antolatuko dute, eta partaide izanen dira ere Hendaia Merkataritza & Garapena, Donibane Lohizuneko Pôle-Emploi agentzia, Tokiko Misioa eta AGIR ABCD elkartea.

Apirilak 11 : 9:30-12:30 / HAUTAGAITZA PRESTATZEA

Goiza (9etatik 12etara) curriculum vitae-a (CV) prestatzeko edota lan elkarrizketa egiteko izanen da. Horretarako, lehendik eman behar du izena Gazte Informazio Bulegoan (GIB), Portu karrikako 15ean – Tel. 05.59.20.41.41 – bij@hendaye.com

3 lantegi antolatuko dira:

- CV (GIBak gidaturik),

- Lan elkarrizketarako informazioa (Pôle Emploi bulegoak gidaturik),

- Lan elkarrizketaren itxuratzea (Tokiko Misioak gidaturik).

Derrigorrezkoa: Izen-emateak hemen klikatuz


Apirilak 12 : 09:00-15:00 / ENPLEGATZAILEEN ETA HAUTAGAIEN ARTEKO TOPAKETAK

Foroa orori zabalik da eta enplegatzaileak eta hautagaiak «speed-dating» moldean topa daitezen antolatuko da.

Derrigorrezkoa : Izen-emateak hemen klikatuz

Bertan parte hartu nahi duten enpresek edota eskaintzak egin nahi dituztenek Hendaia Turismora jo behar dute :

Tel. 05.59.20.00.34 – contact@hendaye-commerces.com

Argazkia: Designed by Freepik


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika