Udaberri ibilaldian parte har ezazu 2020ko martxoaren 8an

Ots, 2020

Heldu den martxoaren 8an, igandearekin, 17. Udaberri Ibilaldia eginen da… Oinezko ibilaldia Donejakue bideak ezagutzeko edo berriz ibiltzeko.

ABIATZEAK ETA GARRAIOA

2 abiatze proposatzen zaizkizue:

9:15ean Biriatuko frontoitik – Gr10 – Larretxeko Borda – Erramuntegi – Laffitenborda – Teilatueta

8:45ean Donibane Lohizuneko Donejakue karrikatik – Tour d’Auvergne – Sokorri kapera – Urruñako Herriko Etxea – Behobiko bide zaharra – Teilatueta

Garraioak urririk ukanen dituzue 8etatik 9etara, Gaztelu Zaharreko frontoitik Biriatuko herri barneraino.

Ibiltarien taldera ibilaldiaren zeinahi lekutan eta hornitze lekuetan lot zaitezkete.

HENDAIARA HELTZEA

Ibiltari guztiak 12:30 aldera bilduko dira Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian, eta giro atseginean han zertxobait jan eta edanen elkarrekin.

IBILBIDEA

Argibideak

Turismo bulegoa: Telefonoa +33 (0)5 59 20 00 34

Biriatuko Herriko Etxea: Telefonoa +33 (0)5 59 20 71 24

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika