UDA JOLAS-EN PARTE HARTZEKO IZENEMATEA ASTE HONETAN

Mar, 2018 Hondarribia, Solas Jolas, niños

Gazteria departamentuak antolatuta, uztailean Uda Jolas programa antolatuko da. 2007 eta 2013 bitartean jaiotako haurrak (5-11 urtekoak) eta Hondarribian bizi direnentzat zuzendutako ekimena, euskaraz egiten da. Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.

Uztailaren 2tik 27ra garatuko da, eta 200 neska-mutil astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00tara arituko dira programan. Bordari Talaia L.H.I zentroan izango da (Baserritar Etorbidea, 51) eta kuota 80,00 eurokoa da lehen seme- alabarengatik eta 70,00 € bigarrenetik aurrera.

Aurretiko izen-emateak martxoaren 19tik 24ra egin beharko dira. Izen-ematea egiterakoan Uda Jolasen parte hartu nahi duen umearen datu hauek emango dira: izena, bi abizenak, jaiotze data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea. Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke.

Izena emateko bi aukera egongo dira. On line egiteko aukera bada, www.hondarribia.eus gunean. Bestela, ohikoa den bezala, Gazteen Zerbitzuan egin daiteke, Javier Ugarte kalea, 6 (943 644752). Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19.30era irekitzen da eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika