UDA ABENTURAN AURRETIKO IZENA EMATEKO EPEA APIRILAREN 20TIK 25ERA IZANGO DA

Api, 2020

Datorren uztailerako Uda Abenturaren edizio berri bat ospatuko da Hondarribian. Gazteria Sailak antolatuta, 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago.

ARAU OROKORRAK

ADINA

Hondarribian bizi eta 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak

(12, 13 eta 14 urtekoak).

HIZKUNTZA

Uda Abentura programa euskaraz egingo da.

Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.

TXANDA ETA PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA

Uztailaren 1tik 15ra: 40 neska-mutil.

Uztailaren 16tik 30ra, 40 neska-mutil.

ORDUTEGIA

Goiz eta arratsaldez.

KUOTA

140€

AURRETIKO IZEN-EMATEAK

APIRILAREN 20tik 25era

Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da.

ESKAERAK TRAMITATZEKO

Online: Hondarribiko Udaleko Inskripzio guneko orri honetan.

Honetarako, aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.

Offline: Gazteen Zerbitzua

Jabier Ugarte, 6 / T. 943 644 752 / gib@hondarribia.eus

Astelehena-Ostirala: 16:30–19:30 · Larunbata: 10:00–13:00

ZOZKETAREN EMAITZEN INFORMAZIOA

Maiatzaren 11tik aurrera.

Erabiltzaile gunera sartu eta zure emaitza bertan ikusiko duzu.

BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK

Maiatzaren 25a arte.

(Zozketaren ondoren plaza lortu dutenek, postaz jasoko dute bete beharreko dokumentazioa).

PLAZAK BEHIN BETIKOAK DIRENEAN

Joateari uko egiten diotenei ez zaie ordaindutako dirua itzuliko, ziurtatutako arrazoiengatik ez bada.

Hala izanez gero, idatzi baten bidez jakinarazi beharko zaio Udaleko Gazteria departamentuari.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika