Api, 2018 Hondarribia, euskara, uda abentura,
Datorren uztailerako Uda Abenturaren edizio berri bat ospatuko da Hondarribian. Gazteria Sailak antolatuta, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dago.
ARAU OROKORRAK
ADINA
Hondarribian bizi eta 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak
(12, 13 eta 14 urtekoak).
HIZKUNTZA
Uda Abentura programa euskaraz egingo da.
Partehartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute.
TXANDA ETA PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA
Uztailaren 2tik 13ra: 40 neska-mutil.
Uztailaren 16tik 30ra, 40 neska-mutil.
ORDUTEGIA
Goiz eta arratsaldez.
KUOTA
140€
AURRETIKO IZEN-EMATEAK
APIRILAREN 16tik 21era
Parte-hartzaileen bizitokia, Udal Erroldan egiaztatuko da.
ESKAERAK TRAMITATZEKO
Online: Hondarribiko Udaleko Inskripzio guneko orri honetan.
Honetarako, aplikazioan sartu edo erregistratzea beharrezkoa da.
Offline: Gazteen Zerbitzua
Jabier Ugarte, 6 / T. 943 644 752 / gib@hondarribia.eus
Astelehena-Ostirala: 16:30–19:30 · Larunbata: 10:00–13:00
ZOZKETAREN EMAITZEN INFORMAZIOA
Maiatzaren 11tik aurrera.
Erabiltzaile gunera sartu eta zure emaitza bertan ikusiko duzu.
BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK
Maiatzaren 19a arte.
(Zozketaren ondoren plaza lortu dutenek, postaz jasoko dute bete beharreko dokumentazioa).
PLAZAK BEHIN BETIKOAK DIRENEAN
Joateari uko egiten diotenei ez zaie ordaindutako dirua itzuliko, ziurtatutako arrazoiengatik ez bada.
Hala izanez gero, idatzi baten bidez jakinarazi beharko zaio Udaleko Gazteria departamentuari.