TXOTXONGILO TEATRO TALDEAK "PRINTZE TXIKIA" IKUSKIZUNA IRUNEN ANTZEZTUKO DU LARUNBATEAN

Ots, 2018 Irun, teatro, Centro Cultural Amaia, Txotxongilo

Datorren larunbatean otsailaren 24an, Txotxongilo Teatro taldea egongo da Amaia Kultur Zentroan bere ikuskizun “Printze txikia” emateko. Antzezpena 17:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude 4,30 euroan, ohizko tokietan.

Laburpena

Oso urrutitik, asteroide zk. 612-tik hain zuzen ere, gizon txiki bat, Printze Txiki bat etorri zaigu hau uler arazteko: begiek, batzutan engainatzen gaituzte, baina bihotzak ez du inoiz gezurrik esaten. Honek goxo-goxo hauxe dio: gauzak, pertsonak, arrosak, politak dira, maite baditugu batez ere.

Ipuin eder honek, musika berezia eta ederra eskatzen du. Horregatik Anne Landak bere eskusoinuarekin, egile hauen musika eskeiniko digu: Mendelssohn, Uruñuela, Zolotariev, Mozart, eta Bach. Opari bat musikazale eta antzerkizale guztientzat.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika