TXIRRINDAK KONPONTZEKO DORREA JARRI DU UDALAK FORU KALEAN

Urt, 2021

Udalak txirrindak konpontzeko dorre bat ezarri du Foru kalearen hasieran.Juan Luis Silanes Ingurumeneko zinegotziak esan duenez, “gehienbat bidegorrien erabiltzaileei begira, eta txirrindaren erabilera sustatu asmoz, txirrindak egokitzeko dorre bat jarri dugu.

Aurten otsailean beste bat jarri genuen Bidasoa Ibilbidean, eta Amutetik Jaitzubira doan bidegorrian beste bat badago ere”.

Hondarribiko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planean aurreikusten den ekimena da” esan du Silanes zinegotziak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika