TXINGUDI KORRIKA BERTAN BEHERA UZTEA

Ira, 2020

SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldeak, “Txingudi Korrika” (Urpean Subaquatique Club-akin batera) eta “Osasun Miliak” kirol ekitaldien antolatzaile bezala, urriaren 3an, larunbata, eta urriaren 11n, igandean programatutako frogak, zuzendaritza-batzordean bertan behera uztea erabaki dugula jakinarazten dizuegu.

Azken aste hauetan gogor lan egin dugu, eta egungo egoerarako egokiak diren araudiak eta protokoloak prestatu ditugu, ekitaldiaren segurtasuna lehenetsiz antolatzeko. Baina uste dugu ez dela une egokia horrelako ekitaldiak antolatzeko. COVID-19ren egoera nola aldatzen den ikusita, ez dugu baztertzen etorkizunean berriro hastea.

Gainera, orain arte egindako inskripzioen zenbateko osoak itzuliko ditugu.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika