TXIMIST-EN ALDEKO MEMORIALAK EMAKUMEZKOEN 33 FUTBOL TALDE ELKARTUKO DITU HONDARRIBIAN

Eka, 2018 Hondarribia, futbol sala, campeonato

Ekainaren 22,23 eta 24ean Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’ zenaren omenezko III TXIMIST Memoriala Hondarribiko Hiria Futsal Txapelketa ospatuko da Hondartza Kiroldegian. Aurkezpena gaur burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Kalixa Silanes Udaleko Kirol zinegotzia, Aintzane Encinas Gaben Club Deportivoko presidentea eta Errealeko jokalari ohia, Mariasun Quiñones Errealeko jokalari hondarribiarra eta Nekane Soria, Errealeko Administrazio Kontseiluko kidea.

‘Oso maitatua zen Tximist-en aldeko memoriala dugu hau” esan du Kalixa Silanesek. ‘Oso ekitaldi berezia denontzat; eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaileei, urtez urte handitzen ari den ekitaldi honengatik. Aurten ekipo eta partehartzaileen igoera oso nabarmena da”

Aintzane Encinas Errealeko jokalari ohiak eta txapelketaren antolatzaile den Gaben Club Deportivoko presidentea pozik agertu da. “Aurten ere Udala eskertu nahi dugu eman digun laguntzagatik” ‘Pozik oso 30 talde izango baitugu, horietako bi Frantzia eta Inglaterratik etorriak”.

Aurten berrtasunez beteta dator Txapelketa. Hondartza polikiroldegiko barne istaliazioetan ez ezik, kanpoaldean ere ospatuko dira partiduak. Halaber, hainbat ekitaldi egongo dita hiru egunetan zehar. Aintzanek gailendu du “oraingoan Futbol 8 infantileko txapelketa izango dugu ere. Bertan Erreala, Osasuna, Hondarribia, etab. bezelako emakumezko ekipoak izango ditugu.

Errealaren izenean, Nekane Soriak esan duenez, ‘ohore bat urtez urte Txapelketa honetan ahal dugun heinean laguntzea” baino aurten “ilusio ilusio berezia egiten digu bertan partehartuko baitugu, jokalari selekzio bat eginez. Halaber “eskerrak eman nahi diegu neska antolatzaileei. Denontzat hain berezia zen Tximist-ek omenaldi ederra baitu’.

Mariasun Quiñones, Aintzane eskert du egiten duen lanagatik “emakumezkoen kirolan erreferente da eta bere lanarekin emakumezkoen futbola jendearengana gerturatzea lortzen du

Partidak ostirala 22 eta igandea 24 artean izango dira Hondartza Kiroldegian. Larunbatean, bazkari eta afari popularrak egingo dira.

Informazio gehiago: https://www.tximistcup.com/

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika