TXABI FRANQUESA UMORISTAREN EMANALDIA DATORREN OSTIRALEAN, URTARRILAREN 8AN, AMAIA KZ-N

Urt, 2021

Azken urteotan ohikoa da Irungo Udaleko Kultura Arloak urtearen hasieran bakarrizketa-ikuskizunen bat programatzea estatuko panoramako izen ezagunenetako bat protagonista batez. 2021.ean Txabi Franquesak "Escocía" izeneko ikuskizuna aurkeztuko ditu hainbat herritan (hilabete honetan baieztatutako datak ditu Bilbon eta Bartzelonan). Ez da artista katalanak Irun bisitatzen duen lehen aldia; 2016ko uztailaren 1ean Zabaltza plazako bakarrizketen jaialdi klasikoan parte hartu zuen, San Pedro eta San Martzial jaien barruan.

Ikuskizuna (80 minutu, gaztelaniaz) ostiralean, urtarrilaren 8an, arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Covid-19ari aurre egiteko ezarritako segurtasun neurriak mantenduko dira Amaia Kultur Zentroaren jarduera bakoitzean: alegia maskara, distrantziak mantentzeko edukiera murriztua, eskuen higiene egokia, etab.

Sarrerak ohiko lekuetan lor daitezke (www.irun.org/sarrerak; Luis Marianoren Turismo Bulegoa edo auditoriumeko leihatilak –emanaldia hasi baino ordubete lehenago-). Prezioak: 14,90 euro (sarrera orokorra) edo 9,60 euro (gazte txartela, langabeak, 14 urtetik beherakoak, familia ugaria)

Sinopsia

Txabi Franquesak "Escocía" aurkeztuko du, bere ikuskizunik helduena. Eta horrekin ez du engainatzen, zeren, halabeharrez, azkena beti baita helduena. Hortik dator "belaunaldien arteko erresumina". gaztetasunaren eta zahartzaroaren artean dagoen 40taka urteko gizon baten borroka.

Gazte sentitzen denaren dikotomiaren aurkako borroka latza, kontuan izanda bere errealitateak Imsersotik unibertsitateko mugimendutik baino gertuago dagoen pertsona bat erakusten duela. Baldintza horrek baikortasunaren eta ezkortasunaren arteko etengabeko eztabaida sortzen dio. Zalantzarik gabe, gerran jarraitzen du eta ez du ezer isilduko. "Amorru kaltegabearen" banderaria da bera. Irun, 2021eko urtarrilaren 5a

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika