¡TTAKUN TTAKUN FAMILIA TA LAGUN!

Aza, 2017 Irun, Haurtxokos, Gazteleku, txokos, familia,

Kurtso berri honetan, bai Gazteria Zerbitzuak bai Udal Haurtxokoetako hezitzaile eta koordinatzaileek ere, "Familia ta Lagun" programa bitartez familian egiten diren ekintzei bultzada ematea dute helburu gisa. Iniziatiba hau, hilabetean larunbat batean lekuko izango duen, ekintza desberdinek osatuko dute, urrian esaterako "Familitxef" ekintza izan zen, eta oraingoan, azaroan, "Ttakun Ttakun familia ta lagun!" jarduera ospatuko da.

"Ttakun Ttakun familia ta lagun!" 4-11 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza da, eta gainera irungo familia guztiei luzatzen zaie gonbita, Haurtxokoetan izen emanda daudenei eta ez daudenei. Larunbat honetan, azaroak 25ean, ospatuko da arratsaldeko 16:30etatik 18:30ak bitarte, eguraldi ona egiten badu Ventas Haurtxokoan (Araba kalea, 46) edo txarra egiten badu Ventas-eko frontoian (Harmugarrieta kalea, 11). Programa hurrengoa izango da:

16:30etatik 17:30etara - Herri Kirolak

17:30etatik 18:30etara - Txalaparta Tailerra, "tu ku tun" Txalaparta taldea egongo da.

Bertan parte hartu nahi duen orok, azaroak 22arte du izen ematea egiteko aukera, edozein Haurtxokotara gerturatuta (Ventas: astelehen, asteazken eta ostiral 18:00etatik 19:30etara eta Lapitze: asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara). Plazak mugatuak dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika